XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai; baiña berriro lengoari.

Ori nor zan galdetzeko betik eman gabe, jarraitu zuen arin-arin gora.

- Afrika'tik mutil bikaiña etorri den ori - esan zuen lagunak.

- Joan zanean atsegiña unan. Etorri ere, ala egin den - erantzun zion Joxepak.

- Eta badakin lengo ori nor dan? - Berak jakingo din.

Baiña etzioten jarraitu. Biak, Krispiñen doaiak kontatuz ezkutatu ziran.

Guadalupe'ko Amari larunbateroko bixita eginta, biurtu zan Krispin urrengora arte.

Baiña Tonelada ezagutzeko gogoa zeukan.

Urrengoan suerte obea izango al zuen.

Aste guzia lanean igaro ta bazijoan berriro, larunbatean, berari andregaia kendu ziona nolakoa zan ikusteko zoratzen.

Erdiz-erdi asmatu zuen. Orduantxe zijoazen biak aldapa gora.

Krispin arrituta geratu zan, arekin ibiltzea nola etzan lotsatzen Joxepa.

Mutil luze xamarra.

Baiña arrebak Tonelada deitzen bazion, berak ur-zaldia-txutik.

Aren itxura obea artzen zion.

Aren gorputzarentzat, anka aiek motxegiak ziran, eta zabalduegiak gaiñera. Besoak berdin.

Buruak, berriz, bazirudien leporik gabea, sorbaldari erantsia zegoela.

Aundi xamarra gorputza, ari ala tokatzen zitzaion-ta.

Baiña ipurditik bururaiñokoa ikaragarria.

Makutsik zijoan ta aren ipur-masaillak ur-zaldiarenak aiñakoak baziran.

Ixilik, bi eskuak gurutzetu ta buruari eragiñaz, arritua begira zegoela, Joxepak atzera jira zuen burua ta parrez ikusi zuen Krispin.

Lotsatua noski, ixilik geratu zan.